Egiptoko piramideak, duela 4.000 urte sortu zirenak, antzinako mirarietako
bat dira. Egiptoko faraoien hilobi izan ziren monumentuok, non gorpu
momifikatuak altxor eta objektu pertsonalez iguratzen zituzten. Monumentu honek
berebiziko sekretuak ditu gordeta bere erraietan. Sekretuok gainera oso harreman
estua dute zinemarekin, bertan makina bat film egin baitute.
2004/08/25
Munduko 7 mirarietako bat dira, kristo aurreko 2.500 urtean eraiki ziren eta gizon-emakume guztien ondarea direla adierazi du UNESCOk. Egiptoko piramideez ari gara.
James Bonden pelikula bat grabatu zuten Egiptoko piramideetan. Hala ere, baliteke Bond bertora inoiz ere ez itzultzea, izan ere, The spy who loved me filmaren errodajean 007 agentea erasotu egin zuten piramideak bisitatzen ari zenean, eta kate lodi batekin lotu zuten, ia betirako han utziz. Hala ere, eszena horretan Bondek hortzekin apurtzen zuen katea ez zen altzairukoa, erregalizez eginikoa baizik. Hala ere, inguruko atrezzo guztiak benetakoa da, hiru piramideen gerizpean filmatu baitzen eszena. Garaiera handiena duen piramidea Keopsena da, 137 metro dituelarik. Txikiena Mikerinosena da, eta erdikoa, aldiz, Kefrenena. Piramideetatik metro eskas batzuetara dagoen Gizeh esfingea ere Kefrenen omenez sortu zuten. Gainera, misterio bat da oraindik ere arkeologoentzat estatuak sudurrik ez izatea.
Agente sekretuaz gain, pertsona famatu gehiagok bisitatu du Egipto. Adibidez, Agatha Christie idazleak Asuaneko bost izarreko hotel batean aste batzuk egon zen, bere eleberriren baten inguruan lanean ari zenean. Eleberri hori zinemara eraman zen Death on the Nile izenburupean, eta Christie anderea egon zen toki berberetan errodatu zen: bere gelarik handienean oraindik ere 138 zutabe zutik dituen Karnakeko tenpluan, turistak eramaten Nilo ibaia zeharkatzen duen "Sudan" izeneko lurrunontzian eta, batez ere, Agatha Christie egon zen Sofitel Old Cataract hotelean filmatu zen pelikula.
Death on the Nile pelikularen errodajea luzea izan zen, batez ere, egunero, eguerdi aldera grabazioa moztu egiten zutelako. Eguerdiko 12etan 55 gradu zentigradu hartzen zituen termometroak Egipton. Beroaren ondorioz, errodaje-taldeak bertako paisaiaz gozatzen zuen. Ausartenak Kairoko Kahn?Al?Khalili bazarrera hurbiltzen ziren, gauzaz betetako tokia, hain zuzen. Hala ere, kontu handiz ibili behar da gendea, oso erraza baita bertan galtzea. Mel Gipsonek berak ere arazoak izan zituen bazar horretan Galliapolli pelikulan. Egipton errodatutako beste film garrantzitsuak Hamar aginduak eta Kleopatra dira.